Manuel Lekuona Saria
2011. José Luis Ansorena Miranda
Jose Luis Ansorenaren ibilbidea laburtzen duen liburua da hau. Burutu dituen ekarpenak ikusirik, galdera bati erantzun nahi dio: zerk bihurtzen du pertsona bat horren eraginkor, apal eta zintzo? Erantzunak, egitura inguratzaile baten bitartez, biografiaren alderdirik aipagarrienak biltzen ditu kakoa aurkitu arte: bizitzaren itxaropen zentzua txikitandik etxean ikasia eta erabaki pertsonalez borobildua. Jose Luisen kasuan bere fede elijiosoa izan da itxaropen hori.